XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da hor harrabots bat beizik, erlisioneko kantuak: ave ave parce Domine.

Zoin den eder ikustea herritar guziak, denak batean othoitzean.

Zuen fede azkarraz, Saratarrak, kontent bide da Ama Birjina.

Ager debozione bera ondoko egunetan.

Balitake aski.

Ederki litake.

Sempere

Eskerrak, jaun misionesta: Gogoan hartu dute Senpertarrek, zeruko benedizioneak eroriko zauzkigula uharka.

Euria nolako eta grazien ithurria araberako.

Beraz, izan segur, Senpereko jendea fagoratua izanen dela.

Zer aroa.

Heleta eta Senpere bardintsu zerbitzatuak.

Euria ari da jeutsahala.

Bainan ez dira hemen lotsakor.

Ez behar ere.

Zer proosino ederra, gizon eta emazte, haur, gazte eta zahar.

Sei kilometre luze euri-pean, kantuz eta othoitzean.

Ez barrea sobera gogoa, arku, girlanda eta lore lerro hoieri so.

Zato elizarat.

Gau gochoa, bihotz altchagarria.

Mgr Saint-Pierre jaun apezpiku eskualdunak kantazen du meza.

Zer elizako batasuna; kantua, othoitza.

Baionako agerkari batek dion bezala:

Ba, naski, eta agian bethi.